Bisitatu erakusketak nazioarteko DJ onenen musika entzuten duzun bitartean

Hilabetean behin, ostiraletan, eta joan den 2008ko urriaren 31tik aurrera, Guggenheim Bilbao Museoan musika eta artea elkartzen dituen gaueko programa eskaintzen dizugu, Fever klubaren laguntzarekin taxutua.

22:00etatik 01:00etara bisitatu itzazu erakusketak Atrioan izango diren DJ nazional eta nazioarteko onenen musika entzuten duzun bitartean.

Art After Dark Guggenheim Bilbao Museoan. Etortzeak merezi du!

Ikusle kopuru mugatua. 18 urtetik gorakoentzat. Nortasun-agiria eskatuko da: NAN zein pasaportea.

2016-10-21

PATRICE BÄUMEL + VIBRONICS feat MADU + LOURDES MADOWPATRICE BÄUMEL + VIBRONICS feat MADU + LOURDES MADOW

+Info

Estiloa: Elektronikoa

PATRICE BÄUMEL + VIBRONICS feat MADU + LOURDES MADOW

Patrice Bäumel, alemana eta egun Amsterdamen bizi dena, nazioartean ezagutua den DJ eta produktorea da. 2002an Sao Pauloko Red Bull Music Academy-an graduatu zenetik, eta bere zaletasuna bere ogibide izango zela erabaki zuenetik, bere helburu bakarra izan da musika sortu eta partekatzea, maitasuna, espiritu baikorra eta zoriontasuna zabaltzen dituena, pertsonak elkarren artean konektatzera eramaten dituen musika, alegia.

Lortu nahi dituzu sarrerak doan Art After Dark saio bakoitzerako?

Hilabete bakoitzean 20 sarrera zozketatzen ditugu. Doan lortutako sarrera horietako bakoitza bi pertsonarentzat da. Zure datuak idatzi besterik ez duzu egin behar eta automatikoki sartuko zara promozioan.

Gainera, aurretik emango dizugu egingo ditugun jardueren berri.

Animatzen zara?

* Derrigorrezkoa

Cargando...

×

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu.
Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.