Bisitatu erakusketak nazioarteko DJ onenen musika entzuten duzun bitartean

Hilabetean behin, ostiraletan, eta joan den 2008ko urriaren 31tik aurrera, Guggenheim Bilbao Museoan musika eta artea elkartzen dituen gaueko programa eskaintzen dizugu, Fever klubaren laguntzarekin taxutua.

22:00etatik 01:00etara bisitatu itzazu erakusketak Atrioan izango diren DJ nazional eta nazioarteko onenen musika entzuten duzun bitartean.

Art After Dark Guggenheim Bilbao Museoan. Etortzeak merezi du!

Ikusle kopuru mugatua. 18 urtetik gorakoentzat. Nortasun-agiria eskatuko da: NAN zein pasaportea.

2017-09-22

Art After Dark: THE HACKER + UNDO + DJV SOUNDArt After Dark: THE HACKER + UNDO + DJV SOUND

+Info
#

Estilo: Electrónica

THE HACKER

Desde principios de los años noventa, Michel Amato, alias “The Hacker”, ha sido una de las figuras más elegantes y discretas de la escena electrónica francesa. Artista pionero, apasionado por el tecno de vanguardia, ha tejido sus influencias en un sonido único que puede ser descrito como un homenaje al poder del sintetizador. + INFO

2017-06-09

ART AFTER DARK: H.O.S.H. + GARAMENDI “LIVE” + ADRIÁNART AFTER DARK: H.O.S.H. + GARAMENDI “LIVE” + ADRIÁN

+Info

Estiloa: Electronikoa

H.O.S.H.

Holger Behn, H.O.S.H. ezizenez, Hanburgoko DJ eta ekoizlea egoiliar gisa aritzen da Watergate (Berlin), Studio 80 (Amsterdam) eta Ego (Hanburgo) klubetan. Gainera, underground elektronikoko talentu berriak aurkitzen laguntzen du, Alemania iparraldeko udako Grünanlage jaialdiko sustatzaile baita; H.O.S.H. bera jaialdi horretan artista enblematikoenetako bat izan da. + INFO

2017-05-12

Art After Dark: MARC ROMBOY + TRONIK YOUTH + JOSU ARAMBURUArt After Dark: MARC ROMBOY + TRONIK YOUTH + JOSU ARAMBURU

+Info

Estiloa: elektronikoa

MARC ROMBOY

Marc Romboy DJ eta ekoizle alemaniarra Systematic diskoetxearen arduradun nagusia da 2014tik, eta dagoeneko 100 disko baino gehiago argitaratu ditu. Diskoetxe horretan aritzen dira, besteak beste, Blake Baxter, Booka Shade, Robert Babicz eta Stephan Bodzin. Dena den, Romboy beraren musika da bere lanaren bereizgarri nagusia: 2013an Taiyo argitaratu zuen, Ken Ishii japoniarrarekin batera egindako disko zoragarri bat; eta 2014an Shades, lan berri eta birnahasketa gailen batzuen bilduma. + INFO

2017-03-17

Art After Dark: SASCHA BRAEMER + ROOTS YOUTHS feat. AFRIKAN SIMBA + JAVI AUTOArt After Dark: SASCHA BRAEMER + ROOTS YOUTHS feat. AFRIKAN SIMBA + JAVI AUTO

+Info

Estiloa: Elektronikoa

SASCHA BRAEMER

Sascha Braemer berlindarrak bizimodua erabat aldatu zuen Niconé lagunarekin batera sortutako Caje lanak nazioartean izan zuen arrakastaren ondorioz. Ordudanik hiri ugaritan eman ditu kontzertuak, Paris, New York eta São Paulon, adibidez, eta lehen entzule gisa baino gozatzen ez zituen jaialdietan orain kartel-buru izaten da. + INFO

2017-02-17

Art After Dark: SMASH TV + JONATHAN KUSUMA + DJV SOUNDArt After Dark: SMASH TV + JONATHAN KUSUMA + DJV SOUND

+Info

Estiloa:elektronikoa

SMASH TV

Smash TV taldeko kideak Holger Zilske eta Kai Preussner dira, nazioartean ospe handia duen eta mundu osoan astero ikuskizun umoretsu eta ausartak aurkezten dituen DJ-ekoizle-interpretatzaile bikote bat. + INFO

2017-01-20

Art After Dark: DEETRON + LEGAL SHOT + LAS TEA PARTY DJSArt After Dark: DEETRON + LEGAL SHOT + LAS TEA PARTY DJS

+Info

Estiloa: elektronikoa

DEETRON

Deetron duela hogei urte baino gehiago murgildu zen agertoki musikalean. Orain, mundu osoko klub eta jaialdietan izaten da, bere hiru platereko saio, birnahasketa eta askotariko ekoizpen-sortak biziki estimatuak baitira. Nahasketak egiteko egundoko gaitasuna du eta bere sortze-prozesuan biniloa funtsezko baliabidea da.+INFO

2016-12-16

Art After Dark: MARC HOULE “LIVE” + MIMOLOCO + CHRISTINA ROSENVINGEArt After Dark: MARC HOULE “LIVE” + MIMOLOCO + CHRISTINA ROSENVINGE

+Info

Estiloa: Elektronikoa

MARC HOULE “LIVE”

1.000 produkzio inguru dituen egile emankorra da. Marc Houle Windsor-en (Kanada) hazi zen, eta laurogeita hamarreko hamarkadaren erdialdeko Detroit izan zuen musika-erreferente gisa. Bere lanak  Chicagoren eta Detroiten eragina jaso duten musika-paisaia hiritar gisa defini daitezke, eta joera berrietan inspiratuak daude. Generoen arteko nahasketa nagusi da beti diferenteak diren bere zuzeneko emanaldietan.+INFO

2016-11-18

Art After Dark: KIASMOS “JANUS DJ SET” + ADRIAN + ÁNGEL STANICHArt After Dark: KIASMOS “JANUS DJ SET” + ADRIAN + ÁNGEL STANICH

+Info

Estiloa: Elektronikoa

KIASMOS “JANUS DJ SET”

Ólafur Arnalds konpositore islandiarrak —BAFTA baten irabazlea eta hari, piano eta soinu elektronikoetako konposizio minimalez osatutako nahaste berezi baten egilea— eta Janus Rasmussen-ek —jatorriz Feroe Uharteetakoa eta Bloodgroup elektro-pop taldeari egindako ekarpen intelektualagatik ezaguna— osatutako duoa da Kiasmos. Bi musikariek jakin zuten musika minimala eta esperimentala gustuko zutela  elkarrekin lanean ari zirenean: Arnalds Rasmussenen soinu-ingeniaria zen garaian. Denborarekin, adiskide onak egin ziren, soinu elektronikoekin esperimentatzen estudioan orduak ematen zituzten adiskideak.+INFO

2016-10-21

PATRICE BÄUMEL + VIBRONICS feat MADU + LOURDES MADOWPATRICE BÄUMEL + VIBRONICS feat MADU + LOURDES MADOW

+Info

Estiloa: Elektronikoa

PATRICE BÄUMEL + VIBRONICS feat MADU + LOURDES MADOW

Patrice Bäumel, alemana eta egun Amsterdamen bizi dena, nazioartean ezagutua den DJ eta produktorea da. 2002an Sao Pauloko Red Bull Music Academy-an graduatu zenetik, eta bere zaletasuna bere ogibide izango zela erabaki zuenetik, bere helburu bakarra izan da musika sortu eta partekatzea, maitasuna, espiritu baikorra eta zoriontasuna zabaltzen dituena, pertsonak elkarren artean konektatzera eramaten dituen musika, alegia.+INFO

2016-09-23

ART AFTER DARK: HUNTER/GAME + PISETZKY + THE INVADERSART AFTER DARK: HUNTER/GAME + PISETZKY + THE INVADERS

+Info

Estiloa: Elektronikoa

HUNTER/GAME

Hunter / Game-n musikaren gakoa da oreka, eta Milanen hazitu izanarekin dago lotuta, hiri sofistikatua izanik ere, gune naturalez inguratua dagoena, bertakoei hiriko bitzizaren kontrastea dastatzera ahalbidetuz. Emmanuele Nicosiak eta Martino Bartolak osatzen dute duoa, eta Milango tekno eszenan parte hartu zuen hasierako egunetatik. Hiriak ematen duen inspirazio bikoitz hori jasotzen jarraitzen du taldeak, hiria eta natura: bere musikak elkartzen ditu teknoaren hiriko irrika eta melodiak garatzen duen begirada introspektibo eta islatzailea.+INFO

2016-06-03

Art After Dark: DJ TENNIS + DJ VOZ & OCARIZ + DJV SOUNDArt After Dark: DJ TENNIS + DJ VOZ & OCARIZ + DJV SOUND

+Info

Estiloa: Elektronikoa

DJ TENNIS

Dj Tennis Manfredi Romano da. 1970eko hamarkadan jaio zen eta New Jersey, Sizilia eta Parma artean hazi zen. Sorkuntzarako eta arterako duen sena, beti, musikarantz bideratu du. Bere pasioa kantatzea, eta musika-instrumentu bitxiak eta zaratatsuak jasotzea eta jotzea da. DJ bihurtu zen bere herrialdeko underground musika bultzatzen zuen bitartean: Italiako musika-ekitaldi alternatibo garrantzitsuenetako batzuk sortu eta garatu zituen, Milango Elita jaialdia eta Erromako Dissonanze jaialdia, besteren artean.+INFO

2016-05-13

Art After Dark: MISS KITTIN DJ + TRAMPAS + JAVI AUTOArt After Dark: MISS KITTIN DJ + TRAMPAS + JAVI AUTO

+Info

Estiloa: Electrónica

MISS KITTIN DJ

Miss Kittin musika elektronikoaren arloan sortutako etorri handienetako DJ bihurtu da. The Hacker ekoizlearekin batera, ospe handiko kantak sortu ditu, besteak beste, “Frank Sinatra” eta “1982”n. Halaber lankide izan ditu Felix Da Housecat, Golden Boy, Sven Väth, Steve Bug, Antonelli Electric eta T.Raumschmiere. Lankidetza horiek Miss Kittinen izar estatusa berretsi dute.+INFO

2016-04-15

Art After Dark: CLAUDE VONSTROKE + ADRIAN + SR CHINARRO “DIRECTO”Art After Dark: CLAUDE VONSTROKE + ADRIAN + SR CHINARRO “DIRECTO”

+Info

Estiloa: Electronika

CLAUDE VONSTROKE

Detroit-en hazi eta Venice Beach-en finkatuta, Barclay Crenshaw-k 2005ean ·Claude VonStroke” ezizen harrigarria sortu zuen, eta dantza-musikako DJ eta disko-etxeen jabe nagusietakoa bilakatu zen. Deep Throat izeneko bere lehen lanak arrakasta handia izan zuen, bere arrastoa mundu osoko DJen plateretan utziz. Baina benetako arrakasta 12″-ko The Whistler/Who’s Afraid of Detroit? lanarekin lortu zuen. Lan hori hamarkadako dantza klasikoen lan garrantzitsuenetako bat izatera heldu zen eta ekoizle gisa VonStroken ospea handitu zen.+INFO

2016-03-11

Art After Dark: FUNKSTÖRUNG + MARC PIÑOL + DANIEL BArt After Dark: FUNKSTÖRUNG + MARC PIÑOL + DANIEL B

+Info

Estiloa: musika elektronikoa

FUNKSTÖRUNG

Michael Fakesch-ek eta Chris De Luca-k Funkstörung sortu zuten Rosenheim-en (Munich) 1990eko hamarkadaren hasieran. Bunker, Compost eta Musik Aus Strom beren disko-etxearekin hainbat disko argitaratu ondoren, Björk, Wu-Tang Clan, Jean-Michel Jarre eta beste artista ospetsu batzuen lanak nahastea eskaini zieten. 1999an argitaratutako Additional Productions nahasketen bilduma, !K7 Records eta Funkstörungen arteko elkarlan luze baten lehen urratsa izan zen. Appetite For Disctruction beren lehen albuma da artista gisa eta glitch hop izenekoaren sorburua.+INFO

2016-02-19

Art After Dark: BLOND:ISH + Aníbal Gómez + MADELArt After Dark: BLOND:ISH + Aníbal Gómez + MADEL

+Info

Estiloa: Elektronika

BLOND:ISH

Montrealen jaio baina Londresen bizi diren Anstasciak eta Vivie-Annek osatzen dute BLOND:ISH. House musika maite zuten bi lagun elkartu, BLOND:ISH sortu eta sustatzaile eta DJ egin ziren; hala, euren espiritu hedonista munduari helarazi zioten.+INFO

2016-01-22

Art After Dark: Agents of Time + Mungo’s HiFi + Bomb Bass HiFiArt After Dark: Agents of Time + Mungo’s HiFi + Bomb Bass HiFi

+Info

Estilo: Electrónica

Agents of Time

Andrea Di Ceglie, Fedele Ladisa eta Luigi Tutolo dira Agents Of Time. Hirukote italiarrak 2013ko uztailean hasi zuen bere proiektu handiena. Lehen albuma Stem Records diskoetxe ingelesak argitaratu zuen, Jennifer Cardini-ren Correspondant etxeak Polina klasikoa eta Emperor eta beste hainbat EP argitaratu ondoren.+INFO

2015-12-11

ART AFTER DARK: SCUBA + DJV SOUNDART AFTER DARK: SCUBA + DJV SOUND

+Info
Estiloa: Elektronikoa

Scuba (Hotflush, London)

2003az geroztik, Paul Rose-k — Scuba izenez ezagunagoa— eta Hotflush disko-etxea sortu zuen; etxe hori bass-heavy eszena elektronikoa bultzatzeko funtsezkoa izan zen+INFO

2015-11-20

Art After Dark: John Tejada “Live PA” + Javi AutoArt After Dark: John Tejada “Live PA” + Javi Auto

+Info
Mind Against
Estiloa: Elektronikoa

John Tejada (Palette, Kompakt, Los Ángeles)

Musika elektronikoaren testuinguruan, John Tejada tekno artista, produktore, nahasle eta DJ gisa jardun du, eta Palette Recordings disko-etxearen —tekno fina lantzeagatik ezaguna— nagusi izan da. Bere produkzioa tempoaren eta generoaren barruan mugitzen da, moldaketa uhindu zabaleko espazio lasaiekin, eta DJen eskuetan zein musika-ekipoetan oso ondo funtzionatzen duten energia handiko geruzez betetako pistekin.+INFO

2015-10-16

Art After Dark: Mind Against + Cookin’ Soul & Mc Melodee + MimolocoArt After Dark: Mind Against + Cookin’ Soul & Mc Melodee + Mimoloco

+Info
Mind Against
Estiloa: Elektronika

24:00: MIND AGAINST

Berlinen egoiliar moduan dauden Alessandro Fognini eta Federico Fognini italiarrek Mind Against proiektua sortu dute IDM, house eta tekno musiketan sakontzeko. Life And Death-en argitaratutako hiru EPek —Atlant, Avalon eta Strange Days— ezagun egin zituzten eta arrakasta handia izan zuten kritikaren artean.+INFO

2015-09-25

Art After Dark: Art Department + Blackboard Jungle + FrontsideArt After Dark: Art Department + Blackboard Jungle + Frontside

+Info
Art Department
Estiloa: Elektronika

00:00: ART DEPARTMENT

Art Department 2009an sortu zen eta oso ibilbide azkarra izan du taldeak. CircoLoco mitikoko egoiliarrak izan dira, eta zuzeneko emanaldiak klub eta jaialdi ezagunetan eskaini dituzte, besteak beste: Fabric, Panorama Bar, Ultra Music Festival (Miami), Global Gathering (Erresuma Batua), Lollapalooza (Chicago) eta Coachella (Kalifornia).+INFO

2015-06-12

Art After Dark: Ruede Hagelstein + Las Tea Party Dj’s + AdriánArt After Dark: Ruede Hagelstein + Las Tea Party Dj’s + Adrián

+Info
Estilo: Elektronikoa

00:00: RUEDE HAGELSTEIN

Ruede Hagelstein gaur egungo Berlingo underground azpikulturaren buruetako bat da. Musikaria eta DJ autodidakta, Watergate-n (Berlin) eta Harpune-n (Düsseldorf) jarduten du. www.restrealitaet.de forum antikomertzialaren fundatzailea da, eta bere jarraitzaileen artean daude Sven Väth edo Michael Mayer.+INFO

2015-05-08

Art After Dark: Seth Troxler + El_Txef_A + Block2ClubArt After Dark: Seth Troxler + El_Txef_A + Block2Club

+Info
Seth Troxler
Estilo: Elektronikoa

00:00: SETH TROXLER

Michigango DJ eta produktorea da Seth Troxler, techno house musika-estiloa lantzen du batez ere. DJ gisa Detroiten hasi zen lanean16 urterekin The Works klubean. Melodies and Memories disko-denda ezagunean saltzaile gisa lan egiteak dantza-musikaren historiari buruz azkar ikasteko balio izan zion.+INFO

2015-04-10

Art After Dark: Matías Aguayo “Live” (Cómeme / Berlín) + Christian S (Cómeme / Berlín) + Lena Willikens (Cómeme / Berlín)Art After Dark: Matías Aguayo “Live” (Cómeme / Berlín) + Christian S (Cómeme / Berlín) + Lena Willikens (Cómeme / Berlín)

+Info
Matias Aguayo Art After Dark abril
Estiloa: Elektronikoa

00:00: MATÍAS AGUAYO “LIVE” (CÓMEME / BERLIN)

Alemanian hazitako txiletarra da, aktore eta zuzendari gisa arte eszenikoetan esperientzia duena. Bere musikarako instrumentu nagusi gisa ahotsa erabili du beti. Askotariko soinuak imitatzeko eta entzumen-ilusioak sortzeko duen gaitasunaz baliatzen da.+INFO

2015-03-13

Art After Dark: Digitaria (Hot Creations / Brasil) + OBF Feat SR WILSON (Dubquake / Ginebra) + Lourdes Madow (Pink Fever / Bilbao)Art After Dark: Digitaria (Hot Creations / Brasil) + OBF Feat SR WILSON (Dubquake / Ginebra) + Lourdes Madow (Pink Fever / Bilbao)

+Info
Digitaria AAD marzo
Estiloa: Elektronikoa

24:00: DIGITARIA (HOT CREATIONS / BRASIL)

Daniela Caldellas-ek eta Daniel Albinati-k Digitaria duoa osatzen dute. Brasildarrak dira eta 2004. urtean elkarrekin jotzen hasi ziren lau laguneko banda batean, dance musika esperimentala eginez. Gigolo Records diskoetxe alemaniarrarekin egindako “Teen Years” (2006) lehen lanak arrakasta itzela izan zuen. Lana argitaratu ondoren, bira bat egin zuten Brasilen eta Europan barrena.+INFO

2015-02-20

Art After Dark: The Invaders (Bullshit Fever / Bilbao) + Lee Curtiss (Visionquest / Spectral Sound / Get Physical / Supplement Facts / Detroit)Art After Dark: The Invaders (Bullshit Fever / Bilbao) + Lee Curtiss (Visionquest / Spectral Sound / Get Physical / Supplement Facts / Detroit)

+Info
Estilo: Electrónica

22:00: THE INVADERS (BULLSHIT FEVER / BILBAO)

The Invaders 2011n sortu zen, eta elektronikaren korronte abangoardistenen alde apustua egin zuten bi lagunen musika-proiektu bat da. Bilboko Fever-eko Bullshit Club-ean egoiliar gisa jarduten duen The Invadersek jada jo du Pendulum, Feed Me eta Don Diablo bezalako goi-mailako artistekin batera. Gainera, Madril, Sevilla edo Santander bezalako beste hiri batzuetan ere lortu du arrakasta.+INFO

2015-01-23

Madel (Madelman / Chico y Chica / Pink Fever / Bilbao) + Chazbo feat Donovan Kingjay (Roots Temple, Reino Unido) + Alex Niggemann (Aeon / Poker Flat / Watergate / Düsseldorf)Madel (Madelman / Chico y Chica / Pink Fever / Bilbao) + Chazbo feat Donovan Kingjay (Roots Temple, Reino Unido) + Alex Niggemann (Aeon / Poker Flat / Watergate / Düsseldorf)

+Info

Estiloa: Elektronikoa

24:00: ALEX NIGGEMANN (AEON / POKER FLAT / WATERGATE / DÜSSELDORF)

Alexander Niggemann 1984an Düsseldorf-en jaiotako DJ eta produktorea da. Europako erdialdeko tekno-house eta minimal musikaren oinordekoa, Chicago eta Detroit-eko teknoaren kutsua du. Bere lehen Paranoid Funk (2012) diskoa merkaturatzearekin, mundu-mailako bira egin zuen 40 herrialde baino gehiagotan joz 3 hilabetetan. Ondoren, bere 12″ Tangram (2013) lana argitaratu zuen, Materium (2014) lanarekin lortu zuen arrakastaren aurrerapen gisa. Bere produkzioak Poker Flat, Compost Black Label, Get Physical, Supernature edo Tsuba Records bezalako zigilutan entzun daitezke. +INFO

2014-12-12

DJV SOUND (FEVER, BILBO) + TIEFSCHWARZ “ALI” (SOUVENIR, BERLIN)DJV SOUND (FEVER, BILBO) + TIEFSCHWARZ “ALI” (SOUVENIR, BERLIN)

+Info

Estiloa: Electronikoa

23:30etan:  TIEFSCHWARZ “ALI” (SOUVENIR, BERLÍN)

Joera aldaketa etengabea den munduan, “Beltz bizia” (Tiefschwarz) da luzaroko kolorea. Estiloa, sakontasuna eta intriga ditu. 14 urtetik gorako DJ eta ekoizle ibilbidea landu ondoren, Tiefschwarz taldeak izenaren aukeraketa ezin hobea izan zela erakutsi du. Ali eta Basti Schwarz anaia musika zaleek sortu zuten Tiefschwarz taldea, DJ modura hasi ondoren. +INFO

2014-11-14

La Indiateca + Los Altos + Âme “Live”La Indiateca + Los Altos + Âme “Live”

+Info
Estiloa: Electronikoa

24:00: ÂME “LIVE” (INNERVISIONS, BERLÍN)

Frank Wiedemann 2001ean gurutzatu zen lehen aldiz Kristian Beyerrekin, Karlsruhe jaiotze-hirian, disko-denda batean, Chicagoko house diskoen lekuan. 2003an elkartu egin ziren eta zenbait kantu egin zituzten Sonar Kollektiv etxearentzat; azkenean, kantu horiekÂme (2004) estreinako diskoan bildu zituzten. +INFO

2014-10-10

Bomb Bass HiFi + Buffetlibre DJ + David August “Live”Bomb Bass HiFi + Buffetlibre DJ + David August “Live”

+Info
Estiloa: Elektronika

00:00: DAVID AUGUST “LIVE”

David August-ek bost urte zituela izan zuen musikarekin lehen harremana, piano eskolak jasotzera behartu zutenean. Denborak aurrera egin ahala, musikarekiko trebetasunak areagotu egin ziren, pianoarekin erabat maiteminduz. Hamabost urterekin, DJen inguruko interesa agertu zuen, eta, geroago, lehen egoitza lortu zuen klub batean. +INFO

2014-09-19

Javi Auto + Murray Man + Daniel AveryJavi Auto + Murray Man + Daniel Avery

+Info
Estiloa: Elektronika

00:00: DANIEL AVERY (PHANTASY SOUND, LONDRES)

Daniel Avery Londresko DJ eta ekoizle gaztea da (aurretik Stopmakingme izenez zen ezaguna), eta, besteren artean, Andrew Weatherall, Optimo eta Erol Alkan guardia zahar britainiarraren eraginak jaso ditu. Joera retrofuturista duen nahasle gisa egindako lana, besteak beste, Hercules & Love Affair, Metronomy, Black Devil Disco Club, In Fraganti eta Munk-entzat egindako lanetan entzun daiteke. +INFO

2014-06-13

Mimoloco + Spastik + MetopeMimoloco + Spastik + Metope

+Info
Estiloa: Electronikoa

24:00: METOPE (AREAL, IRR, BEACHCOMA, BERLIN)

Metopek ia hogei urte daramatza musika elektronikoa ekoizten eta 2001ean Areal Records zigilua sortu zuen. Hasieratik, mundu osoko klub eta jaialdietatik jasotzen zituen eskariak, eta 2005ean, lehen diskoa, Kobol izenekoa, kaleratu zuen. Techno ilun eta biziko lan honek kritikarien eta publikoaren laudorioak jaso zituen, eta iturri ez-organikoetatik abiatuta, bitak murrizteko prozesuak erabiltzen zituen emozioak kutsatzeko. 2008an, IRR sortu zuen Ada eta Basteroidekin, eta, 2009an, Beachcoma Recordings, Pan/Tone eta Fairmontekin elkarlanean. Black Beauty azken diskoa kaleratu zuenetik, Depeche Mode, Pascal FEOS, Ada edo Sid Le Rock taldeen kantuen remixak egin ditu.+INFO

2014-05-09

Lourdes Madow + Belako Dj Set + KölschLourdes Madow + Belako Dj Set + Kölsch

+Info
Estiloa: Elektronikoa

24:00: KÖLSCH (KOMPAKT / DANIMARKA)

Rune Reilly Kølsch-ek, mila aurpegi eta mila izen dituen artista daniarrak, dantzatzeko musikaren arloan salmenta errekor guztiak gainditu ditu mundu osoan. Berak sortua da “Calabria” kantua eta Shakiraren ekoizle gogokoena da; hala ere, ez da sekula underground munduko jatorrietatik urrun ibili. Tattoo Records sortu zuen eta Sven Väth, Richie Hawtin, Magda, Tiefschwarz eta Ricardo Villalobosen zati ausartenak argitaratu zituen. Bere abizena Koloniako Kompakt zigiluarekin grabatzeko erabiltzen du soilik, eta zigilu horrekin grabatu du bere errepertorioaren alderdi dotore eta bereziena. Agertokiko sari guztiak bereganatu ditu eta AEBko Billboard 1. postua eskuratu du, baina publikoa txunditzeko ahaleginetan jarraitzen du.+INFO

2014-04-11

Adrián + Dj Göo + AmiraliAdrián + Dj Göo + Amirali

+Info
Estiloa: Elektronikoa

24:00: AMIRALI (CROSSTON REBELS, KANADA)

Crosstown Rebels markarekin “In Time” izeneko LPa argitaratu ondoren, Amiralik kritika espezializatuaren babes osoa eskuratu zuen. Resident Advisorrek “artisau bikainaren adibidetzat” jo zuen, eta musika elektronikoaz, tecnoaz eta house musikaz duen ikusmolde ausartak eta abangoardistak jarraitzaile ugari ekarri dizkio, horien artean, MK, Deetron, Appleblim edo Deniz Kurtel ospetsuak.+INFO

2014-03-14

Ojospintados + Jahtari + Carl CraigOjospintados + Jahtari + Carl Craig

+Info
Estiloa: Elektronikoa

24:00: CARL CRAIG (PLANET-E / DETROIT)

Carl Craig benetako ameslaria da, artista birtuosoa, musika elektronikoaren ikonoa, Grammy sarietarako izendatutako musikagilea, Rolling Stone aldizkari amerikarraren arabera munduan ospe handiena duen DJ-a eta Detroit jaioterriko enbaxadorea. 25 urteko ibilbidean barrena, genero desberdinetan egin ditu saiakerak, hala nola, techno, musika klasiko, jazz eta pop musikan. Planet-E zigilu ezagunaren sortzailea da.+INFO

2014-02-14

Art After Dark: Ellen Allien + MadelArt After Dark: Ellen Allien + Madel

+Info
Estilo: radical chic

22:00: MADEL (MADELMAN / CHICO Y CHICA / AUSTROHÚNGARO / PINK FEVER / BILBO)

Compositor y productor, además de DJ en el club Pink Fever, Madelman es uno de los DJs de tecno pop más deseados. Su grupo Chico y Chica es uno de los pilares de su generación, capaz de enganchar y enamorar al público durante más de una década, por encima de la edad, el género y las modas. Como DJ su estilo es rebelde, caprichoso, moderno y original. Combina por igual lo inmediato con lo sofisticado, lo esnob con lo genuino.+INFO

2014-01-17

Art After Dark: Clayton Steele + Dubkasm + The InvadersArt After Dark: Clayton Steele + Dubkasm + The Invaders

+Info
Estiloa: elektronikoa

00:00: CLAYTON STEELE (Nº 19 MUSIC / MY FAVORITE ROBOT, CANADÁ)

Clayton Steele Kanadako agertokiaren talentu bikainenetakoa da. Detroitik bi ordutara hazi zen eta horren gertu egoteak aztarna utzi du bere lanean, onenen eraginpekoa baita. Las Vegasetik Miamira tartean egin du lan: hasieran irratiko DJ gisa (Sirius XM irratirako) eta orain ekoizle gisa, haren estudiotik, hainbat etxetarako, besteren artean, No. 19 eta My Favourite Robot. Zuzenekoetan Atlantikoko bi aldeetan laudatzen dute.+INFO

2013-12-13

Ruede Hagelstein + DJ D.Beam + L.S.D.Ruede Hagelstein + DJ D.Beam + L.S.D.

+Info
22:00 h: R’n'R

L.S.D. (Fever, Bilbao)

Musikazalea, biniloaren jarraitzailea eta Dj-a baino disko-jartzailea da L.S.D (Luis Solísen alter ego-aren izenaren inizialak) eta bi hamarkadatik gora daramatza Rock underground munduaren inguruan kontzertuak antolatzen, kartel eta azalak diseinatzen edo emanaldi batetik bestera furgoneta gidatzen. Baina biragailuetan sumatzen da bere musika ibilbidea, saio bakoitza maletan daramatzan rock munduko 60 urteetan barrena egindako bidaia bilakatzen baitu. Chuck Berrytik hasi eta The Clasheraino, Black Sabbathetik Tame Impalaraino, edo The B52’s-etik Yeah Yeah Yeahs talderaino. Hard rock, punk rock, 60ko garajea, noise edo power pop doinuak, besteak beste, nahasten dira eta dantzatzeko pistaz jabetzen dira. Long live Rock & Roll! +INFO

2013-11-08

Fairmont Live + Shaolin Temple Defenders DJ Set + DJV SoundFairmont Live + Shaolin Temple Defenders DJ Set + DJV Sound

+Info
22:00h: Elektronikoa

DJV SOUND (Fever, Robot Club, Bilbao)

Bilboko underground eszena elektronikoaren aitzindari eta bi hamarkadetan zehar hiribilduaren enbaxadore izan zen Europako klub ospetsuenetan. 90eko hamarkadan NoData kolektiboa sortu zuen eta 2005etik Fever kluba zuzentzen du. Bere saioetan, paisaia trinkoak eta dinamikoak marrazten ditu, eta baita eszena kezkagarriak, hipnotikoak eta karga emozional handikoak ere. +INFO

2013-10-11

Art After Dark: Redshape Live + Miqui Puig + Bomb Bass HifiArt After Dark: Redshape Live + Miqui Puig + Bomb Bass Hifi

+Info
23:00: Estiloa: Pop

MIQUI PUIG (BUEN RITMO, BARCELONA)

Miqui Puigek hogei urte bete ditu oholtza gainean. 1980ko hamarkada amaieran Los Sencillos taldeko buru gisa ezaguna egin zenetik, ez dio sekula goian egoteari utzi. Talentu aparteko musikaria eta showmana da Miqui, eta Los Sencillos taldearekin sei disko eta bakarlari gisa beste bi disko (Casualidades eta Miope) kaleratu ditu.+INFO

2013-09-20

Art After Dark: Rework Live + Joaquín Reyes DJ + Javi AutoArt After Dark: Rework Live + Joaquín Reyes DJ + Javi Auto

+Info
23:00: Estiloa: musika eklektikoa

JOAQUÍN REYES DJ (INDIYEIS / MADRIL)

Joaquín berezia da, eta ez umore ironikoa eta isekaria duelako soilik, baita buru-belarri murgiltzen delako bere erronka guztietan, telebista dela (La Hora Chanante, Muchachada Nui, Museo Coconut), zinema dela (Spanish Movie, Promoción Fantasma), ilustrazioa dela (Ellos Mismos, Cinemanía) edo gazteei sekulako abestiak jartzen. Urteak daramatza DJ gisa areto ugari girotzen, besteak beste, Low Club edo Festival Zumo, eta ohikoak izaten dira Malasañako Ochoymedio eta Tupperware klubetara egiten dituen bisitak.+INFO

2013-06-07

Art After Dark: Saschienne / Live + The Cherry Boppers DJ Set + MimolocoArt After Dark: Saschienne / Live + The Cherry Boppers DJ Set + Mimoloco

+Info
Estiloa: Elektronikoa

00:00: SASCHIENNE / LIVE (KOMPAKT, BERLIN)

Saschienne elkartze artistiko baten emaitza dugu, Sascha Funke Alemaniako tekno autore ospetsuenetako baten eta bere emazte Julienne Dessagne multinstrumentista eta abeslariaren artekoa. Beren Unknown albuma duelu bat da emaztearen interpretazio-talentuaren eta hark estudioan duen ezagutzaren artean. Minimaleko tratatua, erromantizismoan blaitua, bidea eman duena Funke Koloniako Kompakt bere lehen diskoetxera itzul dadin. +INFO

2013-05-17

Art After Dark: Kasper Bjørke + El Txef A + AdrianArt After Dark: Kasper Bjørke + El Txef A + Adrian

+Info
00:00: musika elektronikoa

00:00: KASPER BJØRKE (HFN MUSIC, DANIMARKA)

Kasper Bjørke DJ eta ekoizlea pertsona ospetsuenetakoa dugu Danimarkako musika independentearen industrian. Filur disco house bikotea sortu zuen WhoMadeWho-ko Tomas Barfod-ekin batera, eta sortzaile eklektikoa nahiz aldakorra da. Bakarka egin dituen hiru albumak txalotuak izan dira. Besteak beste, Mirau eta Compost Black diskoetxe entzutetsuetan lanak plazaratu ditu, eta itzal handiko artisten lanak nahastu ditu, Trentemøller edo Moby-renak, adibidez. DJ modura, sarri aritzen da Montreaux-eko Jazz jaialdian, Fabric Londonen edo Pariseko Social Cluben. +INFO

2013-04-19

Art After Dark: Robag Wruhme + Lower DJ + Lourdes MadowArt After Dark: Robag Wruhme + Lower DJ + Lourdes Madow

+Info
22:00: Tekno diskoa eta helduentzako popa

LOURDES MADOW (FEVER, BILBO)

Lourdes Madowek bi lan uztartzen ditu; batetik, DJ egoiliarra da Fever klubean; eta, bestetik, Charada denda zuzentzen du. Arrebato mitikoan aritu izan da, baita Razzmatazz (Bartzelona), Elástico eta Ochoymedio (Madril) klubetan ere. Haren saioak agertoki desberdinetan entzun dira, hala nola Guggenheim Bilbao Museoaren hamargarren urteurrenean, Bilboloop jaialdian, Getxophoton eta Würth La Rioja Museoan. Inolako ardurarik gabe nahasten ditu adult pop-a, nu disco-a eta azken belaunaldiko rocka mota guztietako erreferentzia musikalekin; eta dena etengabeko festa bihurtzen du, publiko orotarako modukoa. +INFO

2013-03-22

Art After Dark: Ewan Pearson + Bombastich! + OjospintadosArt After Dark: Ewan Pearson + Bombastich! + Ojospintados

+Info
00:00 h: musika elektronikoa

EWAN PEARSON (PARTIAL ARTS, KOMPAKT, REINO UNIDO)

 Mr. Pearsonek 1995etik darama bere musika argitaratzen, Maas ezizena erabilita (6 single eta disko bat) Soma nahiz World of Apples-entzat, eta, duela gutxiago, Partial Arts ezizenez, Koloniako Kompakt diskoetxe famatuarentzat. Haren nahasketak, Depeche Mode, Chemical Brothers, Foals edo Junior Boys-enak, imitatu beharreko klasiko bihurtu dira. Ekoizpen lanetan, lan iraultzaileak sinatu ditu, hala nola, “Acolyte”, Delphic-ena, “Saturdays=Youth”, M83-ena edo “Pieces of the People We Love”, The Rapture-rena. Ewan Pearson hizlaria nahiz unibertsitate-irakaslea ere bada 27 urte zituenetik. Adin horrekin kaleratu zuen bere liburua, alegia, Discographies: dance music, culture and the politics of sound (Routledge, 1999), Jeremy Gilbert-ekin batera. +INFO

2013-02-15

Art After Dark: Nina Kraviz + Espanto DJs + Watts Attack Sound SystemArt After Dark: Nina Kraviz + Espanto DJs + Watts Attack Sound System

+Info
00:00: Elektronikoa

NINA KRAVIZ (REKIDS/ MOSCOW)

Siberiar jatorriko ekoizle, DJ eta kantari honek Propaganda klubeko egoiliar modura eman zuen bere burua ezagutzera, alegia, Moskuko klub ospetsuenean. Azken urteotan zehar, eszena elektronikoaren bazterrak nahastu ditu, bai soinua oso modu berezian erabiltzeagatik, bai bere estetika- eta erritmo-zentzuagatik. Izen bereko bere lehen albumean —Rekidsek berriki kaleratua—, konposatzeko gaitasun harrigarriak erakusten ditu, downtempotik tech-housera.+INFO

2013-01-18

Art After Dark: My Favorite Robot + Maadraassoo + DJV SoundArt After Dark: My Favorite Robot + Maadraassoo + DJV Sound

+Info
00:00 h: Electronikoa

MY FAVORITE ROBOT (VISIONQUEST / LIFE&DEATH, Nª19)

MFR taldea dugu Kanadako musikari elektronikoen uzta berri eta emankorraren buru. Deepenak diren sonoritateen berrinterpretazioa printzipio-deklarazioa da bere horretan, komunikazio emozionalerako tresna maila globalean, poparen sotiltasun mezua, house eta sormen digitalaren zerbitzura. Lankidetzan hamar urteko ibilbidea egin dutela, biek errekonozimendua jaso dute Atlantikoaren bi aldetan.+INFO

2012-12-14

Art After Dark: Jennifer Cardini + Stefan Storm + Mr ChaseArt After Dark: Jennifer Cardini + Stefan Storm + Mr Chase

+Info

00:00: Elektronikoa

JENNIFER CARDINI (Correspondant, Frantzia)

DJ lana ohiko lan bihurtu zen 1994an, eta Detroit, Chicago eta Koloniatik zetozen soinuen eraginpean, berezko estiloa sortzeari ekin zion. Jenniferren saioek maiz girotzen zuten clubbers-en gaua oso hiri desberdinetan, hala nola, Londres (Fabric), Bartzelona (Nitsa), Berlin (Panorama Bar), beste askoren artean. Bere saioek dantza egitera gonbidatzen dute, beti “groovy, deep & dark” den estiloari esker, baina, batez ere, berak dioen bezala, saioak beti “sexy, oso sexyak” direlako.+INFO

2012-11-16

Art After Dark: Bomb Bass HiFi + UVE + Mathew JonsonArt After Dark: Bomb Bass HiFi + UVE + Mathew Jonson

+Info

00:00: musika elektronikoa

MATHEW JONSON “LIVE” (Wagon Repair / Itiswhatitis /Minus, Kanada)

Vancouverren jaio zen eta Berlinen bizi da Mathew Jonson.  Wagon Repair eta Itiswhatitis kluben sortzailea da, bai eta Deep Left Quartet eta Cobblestone Jazzen taldekidea, musikari liluragarria, inprobisaziorako dohain harrigarriak dituena. Bere saioetan oinarritzat hartzen du hardware analogikoan duen maisutasuna. Zuzenekoek jazz, house, drum and bass edo tekoan dituzte iturriak, eta dantzarako elektronikaren lege guztiei erronka jotzen diete. +INFO

2012-10-19

Art After Dark: Auto + El Comidista + Sid LerockArt After Dark: Auto + El Comidista + Sid Lerock

+Info

00:00: musika elektronikoa

SID LEROCK: (SHITKATAPULT / MY FAVORITE ROBOT, KANADA)

Sid LeRock izenik sonatuenetakoa da Kanadako musika elektronikoaren barruan, sei album ezagun eta 50 single baino gehiagori esker. Koloniako eskolara hurbildu zen, eta izen hauek ere hartzen ditu: Pan/Tone (Sub-static, Sender/Kompakt, 240 Volts) eta Gringo Grinder (Onitor Records). Depeche Mode, Fairmont eta Placebo, besteak beste, nahastu ditu, eta DJ Koze, Ada, Metope eta Jake Fairley-rekin aritu ohi da elkarlanean.+INFO

2012-09-21

Special Edition XV AniversarioSpecial Edition XV Aniversario

+Info

20:00: Rocka

TXEMA REY + JAVIER VIELBA DJ-AK

Radio 3ko “El Bulevar” irratsaio mitikoaren gidaria izan zen; espainiar uhinetako saio ausart eta polemiko hori 2007ko uztailean aireratu zen azkeneko aldiz. Reyri esker 25 urtetan saio hori estatuko eta nazioarteko musika onenaren itsasargi, katalizatzaile eta erakusleiho bihurtu zen. Egunero, irratsaioaren jarraitzaile amorratuei indie eszenako talde eta soinu adierazgarrienak ekartzen zizkien, diskoetxe independenteei lagunduz eta espainiar pop-aren belaunaldi erreleboa babestuz. 2007ko FIB Heineken jaialdian, esatari enblematikoa DJ modura hasi zen lehen aldiz, eta, geroztik, musika saio ahaztezinak eskaintzen ditu.+INFO

2012-06-08

Jennifer Cardini + Digital 21 + Arne ÖJennifer Cardini + Digital 21 + Arne Ö

+Info

00:00: Musika elektronikoa

JENNIFER CARDINI / CORRESPONDANT / KOMPAKT / FRANTZIA

Tekno frantsesean gailendutakoa da Cardini, horren adibide ditugu, besteak beste, Rex klubeko ohiko “Correspondant” festak eta Le Pulp klub txikia, Ivan Smagghe eta Chloe-rekin batera Europako giroan gorenera eraman zuena. Crosstown Rebels eta Mobilee etxeek kaleratu izan dute bere musika, eta orain Koloniako Kompakt etxearekin lan egiten du, hartarako aurreneko LPa amaitzen; Kompakt-en bitxi preziatu zaindua da.

2012-05-18

Roman Flugel + Aldo Linares + MimolocoRoman Flugel + Aldo Linares + Mimoloco

+Info

00:00: Musika elektronikoa

ROMAN FLÜGEL / DIAL / FRANKFURT

Flügel Alemaniako musika elektronikoaren aitzindari da, ezin uka daieke, baita rave fenomenoaren eta acid hous doinuen esentziaren ordezkari onena mundu osoko klub eta musikaldietan. %50 alter ego, ideologo techno, Ongaku, Klang eta Playhouse diskoetxeen jabekide, eta sven väth-en aholkulari/ekoizle. Discjockey kementsu eta euforikoa, eszena osoan pauso bat aurrerago doana.

2012-04-13

69 Live Aka Carl Craig + Jeff Automatic + Lourdes Madow69 Live Aka Carl Craig + Jeff Automatic + Lourdes Madow

+Info

00:00: Musika elektronikoa

69 LIVE AKA CARL CRAIG / PLANET E / DETROIT

Detroiteko Carl Craig produktore famatuak 69 (“sei bederatzi”) ezizenaz kaleratu ditu lan adierazgarri asko,tartean Desire klasikoa, 4 Jazz Funk Classics eta The Sound of Music. Planet-E haren diskoetxearen 20. urteurrena ospatzeko bira egiten ari da, eta teknoaren maisu honek jazz eta soul doinuez betetako klasikoen errepertorioa eskainiko digu.

2012-03-23

Andrew Weatherall + Apples DJs + Almah Mater DJsAndrew Weatherall + Apples DJs + Almah Mater DJs

+Info

00:00: Musika elektronikoa

ANDREW WEATHERALL

DJ eta produktore britainiar hau funtsezko irudia da Britainiar Handiko dantza-musikan. 1980ko hamarkadan acid house joera sortu zenetik nabarmendu da eta talde hauek eratu izan ditu: Avant-garde, Sabres of Paradise eta oraingo Two Lone Swordmen. Balearretako soinuaren aitzindaria eta minimal musika elektroniko esperimentalaren zalea da eta Primal Scream taldearen maisulan Screamadelica diskoa ekoiztu zuen; musikari egiten dion ekarpena agortezina da underground eremuan.

2012-02-10

Ivan Smagghe + Nacho Canut + OjospintadosIvan Smagghe + Nacho Canut + Ojospintados

+Info

00:00: Elektronikoa

IVAN SMAGGHE

Aurreneko pausoak musikan Rough Trade disko-etxearen Parisko denda batean eman zituen, eta “DJen DJ” izendatu eta goraipatu dute kazetariek. Arnaud Rebotini-rekin batera Blackstrobe sortu zuen, eta elkarlanean modako bikote bihurtu ziren Frantzian: gitarrak nagusi diren doinuak eta disko musikatik gertuago daudenak arrakasta handiz uztartu zituzten. Gaur egun, bakarkako abenturan murgilduta dago, eta underground giro elektronikoan ekarpen desafiatzaile eta berritzaileenetako batzuk egiten dihardu.

2012-01-06

Kowalski + The Pains of Being Pure At Heart + KinkiKowalski + The Pains of Being Pure At Heart + Kinki

+Info

00:00: Electrónica

KOWALSKI

Kowalski produktore alemana da, Berlinen bizi da, eta bere emanaldi itzelengatik da ezagun. Oso kuttun dute kritikariek bere aparteko diskografiagatik, eta zuzeneko emanaldi onena berea aukeratu dute. Gainera, sari bat baino gehiago jaso ditu: produktore onena, zuzeneko emanaldi onena eta beste zenbait. Mundu osoko hiri nagusietan lan egin ondoren, orain Bilbora datorkigu inoiz ahaztuko ez dugun saioa eskaintzera, dantzatokiak dardarka jartzen dituen musikarekin goza dezagun.

Lortu nahi dituzu sarrerak doan Art After Dark saio bakoitzerako?

Hilabete bakoitzean 20 sarrera zozketatzen ditugu. Doan lortutako sarrera horietako bakoitza bi pertsonarentzat da. Zure datuak idatzi besterik ez duzu egin behar eta automatikoki sartuko zara promozioan.

Gainera, aurretik emango dizugu egingo ditugun jardueren berri.

Animatzen zara?

* Derrigorrezkoa

Cargando...

×

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu.
Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.