Bisitatu erakusketak nazioarteko DJ onenen musika entzuten duzun bitartean

Hilabetean behin, ostiraletan, eta joan den 2008ko urriaren 31tik aurrera, Guggenheim Bilbao Museoan musika eta artea elkartzen dituen gaueko programa eskaintzen dizugu, Fever klubaren laguntzarekin taxutua.

22:00etatik 01:00etara bisitatu itzazu erakusketak Atrioan izango diren DJ nazional eta nazioarteko onenen musika entzuten duzun bitartean.

Art After Dark Guggenheim Bilbao Museoan. Etortzeak merezi du!

Ikusle kopuru mugatua. 18 urtetik gorakoentzat. Nortasun-agiria eskatuko da: NAN zein pasaportea.

2013-02-15

Art After Dark: Nina Kraviz + Espanto DJs + Watts Attack Sound SystemArt After Dark: Nina Kraviz + Espanto DJs + Watts Attack Sound System

+Info
00:00: Elektronikoa

NINA KRAVIZ (REKIDS/ MOSCOW)

Siberiar jatorriko ekoizle, DJ eta kantari honek Propaganda klubeko egoiliar modura eman zuen bere burua ezagutzera, alegia, Moskuko klub ospetsuenean. Azken urteotan zehar, eszena elektronikoaren bazterrak nahastu ditu, bai soinua oso modu berezian erabiltzeagatik, bai bere estetika- eta erritmo-zentzuagatik. Izen bereko bere lehen albumean —Rekidsek berriki kaleratua—, konposatzeko gaitasun harrigarriak erakusten ditu, downtempotik tech-housera. +INFO

¿Quieres conseguir entradas gratis para cada sesión de Art After Dark?

Sorteamos 20 entradas gratis para dos personas cada mes. Sólo tienes que rellenar tus datos y entrarás automáticamente en la promoción.

Además, te informaremos en primicia de las actividades que llevaremos a cabo.

¿Te animas?

* Campo requerido

Cargando...

×

En esta página, utilizamos cookies para aportarte una mejor experiencia de navegación y un servicio más personalizado. Si continuas navegando, consideramos que aceptas su uso.
Puedes cambiar la configuración u obtener más información consultando nuestra Política de cookies